XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) beste gela batzuetako mahaiek, kurpil-alkietaz dabiltzaten baliatzaileei horietaz errez baliatzeko bide eman diezaieten taiuketa izan beharko dute.

5. Zolek, launak, ordekan daudenak eta luzezabal irristakaitza dutenak izan beharko dute.

Oin-zamu lodi eta lokak kendu egingo dira.

Aisetasun haundiagoa lortzeko jarri behar izango balira, ehun sendo eta hile gutxikoak izango dira.

ALDIBATERAKO ERABAKIAK

Lehenengoa.- Honako hauentzako Araupide hau betebideratzea ez da aginduzkoa izango: a) Araupide hau indarrean jar dadineko egunean eraikitzen dauden etxebizitzentzako.

b) Araupide hau indarrean jar dadineko egunean lanetarako baimena duten eraikintza-egitasmoentzako.

c) Araupide hau indarrean jar dadineko egunean ontzat emandako edo gainbegiratutako egitasmoentzako edo indarrean jar dadinetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan Lanbide-Elkarteak edo Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen diruegitamuen pentzutango lanak direnean gainbegiratu ditzan aurkeztutakoentzako, lanetarako baimena egun horretatik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan eska dezatenaren baldintzapean.

Bigarrena.- Araupide hau erabilgarri deneko gaiak araupetzeko ezein Udal-Araupide edo Arau izan dezaten Udalek, Dekretoan agintzen direnei egokitu beharko dizkiete.